
Alaitz Bengoetxea Arruti
Irun (Gipuzkoa) (1989)
Biografia
1989an jaio zen Irunen, eta bertan bizi izan da gaur arte. Bi ahizpa ditu; gazteagoa bata, eta zaharragoa bestea. Irakaslea da ofizioz, baina ostalari lanetan urteak egin ditu, eta aritzen da oraindik ere, gurasoen sagardotegian laguntzen. Aita irundarra du, eta oiartzuarra ama, eta Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegiaren jabeak dira. Alaitzek kirola egitea eta lagunekin egotea ditu zaletasun nagusi. Olatz Bengoetxea lehengusinarekin egin genion elkarrizketa, eta hainbat konturi buruz jardun zitzaigun, hala nola, lagunarteko giroa, antzerkia, herrigintza, hezkuntza zein ostalaritzako lanari buruz. Bestalde, Irungo jaietan “zarimutzak” festa alternatiboa antolatzen ibili izan dela kontatu zigun, azken urteetan gazteek abian jarritako ekimena, eta festa horri buruzko xehetasunak ere eskaintzen ditu Alaitzek.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | IRN-055 | 2015 | 61 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
2 | IRN-056 | 2015 | 66 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Alaitz Bengoetxea Arruti