Hika edo zuka aritzeko ohituraz

Hika edo zuka aritzeko ohituraz Hoqui anai-arrebek hika egiten diote aitari. Ohitura hori ez da euren inguruan batere zabaldua, eta eurek badakite izango dela joera hori begi onez ikusiko ez duenik ere, baina aitak ez die sekula kontrakorik egin dezaten esan, eta ohitura hori dute etxean. Joanak eta ahizpak hika egiten diote Bettani ere, baina Bettanek, ordea, arrebei zuka egiten die. Tratamenduen inguruko joera nagusiak zein diren aipatzen dituzte, halaber, pasarte honetan. Joanak, esate baterako, nahi luke gertuko neskekin noka jardun, baina haren esanetan, ez du behar beste ezagupen.

Hizlaria(k): Bettan Hoqui (1991) Joana Hoqui (1992)
Herria: Zalgize-Doneztebe (Zuberoa)

Hoqui anai-arrebek hika egiten diote aitari. Ohitura hori ez da euren inguruan batere zabaldua, eta eurek badakite izango dela joera hori begi onez ikusiko ez duenik ere, baina aitak ez die sekula kontrakorik egin dezaten esan, eta ohitura hori dute etxean. Joanak eta ahizpak hika egiten diote Bettani ere, baina Bettanek, ordea, arrebei zuka egiten die. Tratamenduen inguruko joera nagusiak zein diren aipatzen dituzte, halaber, pasarte honetan. Joanak, esate baterako, nahi luke gertuko neskekin noka jardun, baina haren esanetan, ez du behar beste ezagupen.

Informazio gehiago: Hika edo zuka aritzeko ohituraz

Bideo gehiago