Imanol Epelde

Imanol Epelde Pagola

Zarautz (Gipuzkoa) (1977)

Biografia

1977ko otsailaren 21ean jaio zen Zarautzen, bertan bizi izan da betidanik, eta bertan bizi da gaur egun ere. Ama usurbildarra eta aita zarauztarra, lau senidetik zaharrena da bera. Irakasle lanetan dabil Zarauzko Antoniano ikastetxean, baina baita beste hainbat sorkuntza lanetan ere. Imanol 27zapata ezizenarekin da ezaguna sarean, izen bereko bloga dauka, bertsotan ibilia da, antzerkia du gustuko, eta elkarrizketatu genuenean Etxepare Rap proiektuan buru-belarri murgilduta zebilen. Hizkuntza eta hezkuntza kontuez, koadrilaz, DBHko nerabeez, Imanolen proiektuez eta kontu horien guztien artean sortu ziren beste hainbat gairi buruz aritu ginen hizketan.      

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 ZAR-162 2014 61 min Gazte gara gazte Aitor Errazkin
2 ZAR-167 2014 46 min Gazte gara gazte Aitor Errazkin

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Informazio gehiago: Imanol Epelde Pagola