Irune Elizagoien

Irune Elizagoien Bizente

Etxalar (Nafarroa) (1993)

Biografia

Etxalarren jaioa. Gurasoak eta aiton-amonak ere etxalartarrak. Herrian hasi zituen ikasketak eta Batxilergoa egitera Berara joan zen, inguruko gazte guztien antzera. Lehengusina bat ikusita, soinu txikia jotzen hasteko grina piztu zitzaion eta 7 urte zituela hasi zen trikitixa ikasten. Itsaso ahizpa gazteagoak laguntzen zion hasieran panderoarekin, baina gerora musika-tresnak trukatu zituzten, eta berak panderoarekin jarraitu zuen ibilbidea. Hainbat trikiti-txapelketatan parte hartu dute eta baita txapel ugari irabazi ere. 15 urte zituela berbena-talde batean jotzen hasi zen ahizparekin batera eta oraindik ere plazarik plaza jarraitzen du, Dantzadi taldearekin. Herriko umeei perkusioa irakasten aritzen da. Etxalarko dantza-taldeko kide ere bada. Itsaso ahizparekin batera egindako elkarrizketan orain arte bizitako esperientzien berri eman zigun.

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 ETL-001 2015 71 min Gazte gara gazte Aintzane Agirrebeña

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Informazio gehiago: Irune Elizagoien Bizente