Itsaso Elizagoien

Itsaso Elizagoien Bizente

Etxalar (Nafarroa) (1995)

Biografia

Etxalarren jaioa. Gurasoak eta aiton-amonak ere etxalartarrak. Herrian hasi zituen ikasketak eta Batxilergoa egitera Berara joan zen, inguruko gazte guztien antzera. 5 urte zituela, soinu txikia jotzen hasi zen, ahizpa nagusia ikusita. Panderoarekin ere laguntzen zion hasieran Irune ahizpari. Gerora, bera bihurtu zen bikoteko trikitilaria. Hainbat trikiti-txapelketatan parte hartu dute bikote moduan eta baita txapel ugari irabazi ere. 13 urte zituela berbena-talde batean jotzen hasi zen ahizparekin batera eta oraindik ere plazarik plaza jarraitzen dute, Dantzadi taldearekin. 14 urte zituenetik gaztetxoagoei trikitixa irakasten ere aritzen da. Etxalarko dantza-taldeko kide ere bada. Irune ahizparekin batera egindako elkarrizketan orain arte bizitako esperientzien berri eman zigun.

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 ETL-001 2015 71 min Gazte gara gazte Aintzane Agirrebeña

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Informazio gehiago: Itsaso Elizagoien Bizente