Julen Telleria Lopetegi

Julen Telleria Lopetegi

Tolosa (Gipuzkoa) (1990)

Biografia

1990eko irailaren 28an jaio zen Julen. Iruran jaiotako tolosarra dela dio; izan ere, urtebete eskas zuela familia Iruratik Tolosara joan zen bizitzera. Aita tolosarra du, eta ama, berriz, Belauntzakoa. Bi senidetan zaharrena da. Umetatik izan du musikarako zaletasuna, eta hiru urterekin musika eskolan hasi zen. Zortzi urterekin perkusioa ikasten hasi, eta bateria ikasketak egin zituen gero. 10 urterekin atera zen aurrenekoz inauterietan txarangarekin danborra jotzen. Udaberri dantza taldean danbor-jole moduan hasi bazen ere, hainbat urte eman ditu taldeko antolaketa lanetan. Tabernari lanetan ere ibilia da. Ikus-entzunezko ikasketak egin zituen Leioan. Karrera amaierako praktikak Euskadi Irratian egin zituen. Gaztea Irratian asteburuetako irratsaio batekin hasi zen. Ondoren, Akabo bakea gaueko saioan aritu zen bi urtez Amaia Artetxerekin. Eta elkarrizketa egin genion unean, Akabo bakea arratsaldeko irratsaioko eta Gu ta gutarrak Etb 1eko saioko aurkezle lanetan zebilen. Musikaz, lagunarteaz, Tolosako inauteriez, herriko giroaz eta beste hainbat gairi buruz mintzatu zitzaigun.

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 TOL-074 2015 61 min Gazte gara gazte Ainitze Oruesagasti

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Informazio gehiago: Julen Telleria Lopetegi