Maialen Chantre

Maialen Chantre Irazoki

Bera (Nafarroa) (1991)

Biografia

Beran jaio zen Maialen, eta bertan bizi izan da beti, ingurugiro zientziei lotutako ikasketak burutu bitartean Gasteizen egin zituen hiru urteak eta Erasmus beka batekin Kolonbian egin zuen beste urte bat izan ezik. Aita Berakoa du eta Zugarramurdikoa ama. Familia guztia bi herri horietan banatua du. Anaia bat du, bi urte gazteagoa. Patxi Castillo herritarrarekin batera elkarrizketatu dugu eta aisialdian euskararekin duten harremanari buruz hitz egiten dute, gehienbat: hizkera informala, hitanoa, guraso eta aiton-amonen hizkeraren transmisioa, inguruko herrietako hizkerak … Ama Zugarramurdikoa izateak eragina izan du Maialenen bizitzan, eta modu batean bertakoa ere sentitzen da. Zugarramurdiko lagun eta familiakoekin mintzatzeko haien hizkera erabili ohi du, berea egina baitu, hein handi batean. Ostalaritzan lanean aritu izan da. Beste hainbat zaletasunen artean, Berako dantza taldean ibili izan da Maialen, txikitatik. Egun, haurrei dantzan irakasten ere aritzen da.

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 BRA-011 2014 90 min Gazte gara gazte Aitor Errazkin

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxean euskaraz Bideoaren ikonoa
2 Euskararen aldeko hautu kontzientea Bideoaren ikonoa
3 Auzoan euskara eta gaztelania elkarrekin bizi dira Bideoaren ikonoa
4 Industrializazioaren eragina Bideoaren ikonoa
5 Beratar gehienek dakite euskaraz Bideoaren ikonoa
6 Euskalkia eskolan, irakaslearen arabera Bideoaren ikonoa
7 Gaur egungo haurrek euskalkiari eusten diote Bideoaren ikonoa
8 Esamolde zaharrak naturalki berreskuratzen Bideoaren ikonoa
9 Herri bakoitzak bere hizkuntz berezitasunak Bideoaren ikonoa
10 Bera, bortzirietako "herri erdalduna" Bideoaren ikonoa
11 Hizkuntza ohiturak eta itxurakeria Bideoaren ikonoa
12 Tokian tokiko hizkerak mantendu eta sustatzearen alde Bideoaren ikonoa
13 Euskara batuari, testu formalei eta euskalkiari buruzko zalantzak Bideoaren ikonoa
14 Egunerokoak agintzen du hizkuntza hautuetan Bideoaren ikonoa
15 Futboleko eta saskibaloiko terminologia erderaz Bideoaren ikonoa
16 Esamoldeak erdal telebista kateetatik Bideoaren ikonoa
17 Abizenaz deitzeko eta izenak laburtzeko joera Bideoaren ikonoa
18 Sare sozialetan euskaraz idazteko joera Bideoaren ikonoa
19 Erregistro aldaketak hizkeran Bideoaren ikonoa
20 Aiton-amonei jasotako hitzak Bideoaren ikonoa
21 Hitanorako joera gutxi Berako gazteen artean Bideoaren ikonoa
22 Hitanoa baliagarria da gaur egun Bideoaren ikonoa
23 "Hikalagunaz" eta hika trebatzeko beharraz Bideoaren ikonoa
24 Hitanoa eskolan, teorikoki bai, baina praktikarik ez Bideoaren ikonoa
25 Hizkuntza bat ikasten ari denaren larruan jarrita Bideoaren ikonoa
26 Beratarrak eta Frantses hizkuntza Bideoaren ikonoa
27 Frantsesez ongi mintzatzen jakin nahi Bideoaren ikonoa
28 Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen joerak Bideoaren ikonoa
29 Mugako komertzioa eta ostalaritza Bideoaren ikonoa

Informazio gehiago: Maialen Chantre Irazoki