Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deia

Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deia Umetan bihotzetik operatu zuten. Eta arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Kolpe handia izan zen. Berriz Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Wembleyn jokatu zuten Ingalaterraren kontra. Izugarrizko esperientzia izan zen. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz harremanetan jarri zen berarekin. Berriz azterketa medikuak egin eta ordukoan ondo atera zen.

Hizlaria(k): Zuhaitz Gurrutxaga Loiola (1980)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

Umetan bihotzetik operatu zuten. Eta arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Kolpe handia izan zen. Berriz Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Wembleyn jokatu zuten Ingalaterraren kontra. Izugarrizko esperientzia izan zen. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz harremanetan jarri zen berarekin. Berriz azterketa medikuak egin eta ordukoan ondo atera zen.

Informazio gehiago: Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deia

Bideo gehiago