Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

bargasta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descarada, fresca, echado/a para adelante. Emakume matraka, bihurria, bizia, ausarta eta lotsa gutxikoa. Txanpan pixka batekin eztarria bustiz, Ikusi berria naiz pesta ona guztiz, neska bargasta batek egin zun striptis, ai, ai, egin zun striptis, begiak ase ditut ipurdiz ta titiz. (Trikiti kopla; hitzak: Imanol Lazkano)

Sinonimoa(k): bargastonasitxa

Badunk ezer esateko?