Hiztegia: Bestelakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

kaka eman. ad. (Bestelakoak) dar la brasa.

kalekume. iz. (Bestelakoak) urbanita. Hirian edo herri handian jaiotakoa. Kalekumiak dittun horrek, ez jakiñe "pagua" eta "haritza" zein zein dan esaten. (BB)

karkara. iz. (Bestelakoak) callejuela.

karkaxa. iz. (Bestelakoak) japo.

kaskamotz. iz. (Bestelakoak) cabeza rapada, skin. Ilea zerora moztuta ibiltzen dena; ziutateko tribu bat. Kaskamotzak izan zittuan morua egurtu ebenak. (BB)

kasketaldixa emon. ad. (Bestelakoak) darle el punto, cruzársele los cables. Buruan sartutako kapritxo edo bitxikeria bat egiteko bidean jarri. Kasketaldixa emon eta urtebete jaroiak etxian sartuta, urten barik. (BB)

katamilla. iz. (Bestelakoak) lio.

kazkarreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo emandako kolpea.

keiana egin. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, esfumarse. Alde egin. Pikoluak atzetik eta keiana egin jok kalian behera. (BB)

kikili usaina. iz. (Bestelakoak) olor a tigre, olor a humanidad. Izerdi usaina. Horrek aurrekuorrek astebete jaroiak dutxau barik. Hori dok kikili usaiña! (BB)

kinkiña jota egon. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

kintalapollan. adlg. (Bestelakoak) en el quinto pino.

koittak kontau. ad. (Bestelakoak) contar penas. Norbere penak kontatu.

kokoteko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Kokotean hartzen edo ematen den kolpea. Ez neban gehixago aguantatzen eta kokoteko bat emon dotsat!

koplekin etorri. ad. (Bestelakoak) venir con chorradas, venir con tonterías, andar con chorradas, andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili. Ez hadi koplekin etorri eta serixo ekin aurrian dakanari. (BB)

kopletan ibili. ad. (Bestelakoak) venir con chorradas, venir con tonterías, andar con chorradas, andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili.

koskabilluak zimurtu. ad. (Bestelakoak) rajarse, acojonarse, achantarse, echarse para atrás. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin. Harro usaiñekin etorri dok, baiña harek morroiak aurrian ikusi orduko, majo zimurtu jakozak koskabilluak. (BB)

koskorreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buru hezurrean eman edo hartutako kolpea. Oiñ´e hartu du koskorrekue leixukin. (AZK)

koskorretako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan eman edo hartutako kolpea. Koskorretako galanta hartu du atin kontra. (AZK)

koskorretakoa hartu. ad. (Bestelakoak) llevarse una hostia. Zerbait gaizki ateratzearen ondorioz atsekabea sortu. Lanetik bota zebenin kriston koskorretakue hartu zun.

kuadro inda geratu. ad. (Bestelakoak) flipar. Kuatro inda geldiu nitxian kontau zunin! Ezin nian xinixtu!(AN)

kukua entzun ez. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon. Ez jakiñat horrek kukurik entzungo daben aurten. (BB)

lanixetu. ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Harrotu. Partidue irebazi diekela-ta, ez lanixetu, eh?!(AN)

lataputie emon. ad. (Bestelakoak) dar la brasa.

lau pelau. adlg. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa), (Bestelakoak) cuatro pelaos. Kriston kontziertue montau ziaben eta lau pelau gatxaudean publikuen…(AN)

lekutan egon. ad. (Bestelakoak) en el quinto pino.

lepo. adlg. (Bestelakoak) a saco, mogollón. Asko. Eran ta jan, lepo ein gendun. (AZK) Kristona izan dek! Lepo gustau zitek herriko taldien kontziertue!

lepo jarri. ad. (Bestelakoak) ponerse las botas comiendo.

lepoaño inda eon. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.

lixibie eman. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Atzo Altunak kriston lixibie eman ziyoan kontrayuei! 6yen laga zian! (AN)

lumatu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

lur azpiyan eon. ad. (Bestelakoak) estar depre.

marduria ipiñi. ad. (Bestelakoak) ponerse silicona. Betegarria jarri gorputzean. Horren neskiorren gorputza gustau? Dana marduria dok barren! (BB)

maxiatu. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean. Hoixek maxixau besteik ez debe eitten. (AZK)

merkezurrean ibili. ad. (Bestelakoak) andar con tacañería, andar con roñería. Zuhurkerian ibili. Beti merkexurrin ibiltzen da pezeta bat nundik ateako. (AZK)

mormosiñuan ibili. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean.

mormoxetan ibili. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean. Mormoxetan ibiltzia baiño hobe dok gauzak bihar diren lekuan eta danon aurrian esatia. (BB)

morokilla. iz. (Bestelakoak) lio. Istilua.

ni baino hobeto bizi dena, putakume galanta!. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) si esto es guerra, vengan balas. Primeran bizi dela adierazteko.

norbaitenak egin. ad. (Bestelakoak) no haber nada que rascar. Ezertarako aukerarik ez eduki.

norberanismo. iz. (Bestelakoak) alamb. Berekoikeria. Unibersidadian iñork be ez jittun apuntiak lagatzen; kriston norberanismua jaon. (BB)

onenak emonda egon. ad. (Bestelakoak) estar para el arrastre, estar para Tudela. Gauza edo pertsona batek sasoia pasatuta eduki. Mendiko bizikleta ederra izan dok, baiña hainbeste kilometro egin eta gero, onenak emonda jaok. (BB)

ospa egin. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse. Alde egin.

ostiyek saltsa berdin. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!. Biyer’e nei tokatze zatela tabernie irikitzie! Ostiyek saltsa berdin! Jutie zaukek beak nahi baldin badik! (AN)

otxandu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Hi, zea, otxandu hai, e?! Nei hola ez hitzein, bestela bakarrizketan segiukoek! (AN)

Paolaik ez, hi!. int. (Bestelakoak) ¡no me ralles!. Alferrikako azalpenik ez emateko. Paolaik ez, hi! Aitzeki gutxiyo jarri ta lan geyo eizak!(AN)

Paolak kontau. ad. (Bestelakoak) andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili. Kalien presaka nijuela harrapau natxin eta paolak kontatzen hasi ziten, azkenien moztu ta aldein in zonat!(AN)

pekotza egin. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin.

peto jo/egon. ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Zentimoik´e etzaukenat, peto natxion / Nik peto jo diñat eta ezin diñat ezerre gehixo pagau. (AZK)