Hiztegia: Ezaugarri fisikoekin lotutakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

hagin-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) dentudo/a, dientes de conejo. Hortz edo hagin handiak dituena. (BGP)

hanka-luze. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.

hanka-mehe. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.

hanka-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hankak parentesi forman dituena. Itxuria, hire onduan dagon hankaokerra zaldi gaiñian ibiltzen gazteik hasi zonan; edo, bestela, horren koskabilluak astunak dittun. (BB)

hankamakilek. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a. Hanka meheak eta luzeak dituen pertsona. Nik etzakiat hankamakile hoyekin Xoxotea hain axkar nola iyotzean!(AN)

hankapalo. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.

hankatrebero/a. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hanka-okerra. (BGP)

hortzetakoa hartu. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) llevarse una hostia. Kixton hortzetakue hartu dik tipo horrek eskiatzen.(AN)

ihar. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, flacucho/a, palillo, alambre. Argala.

ipurdifrontoi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Oso ipurdi handia dutenei esaten zaien gutxiespeneko iraina. (I)

ipurrigar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona. Bata atzebikotxa, bestia ipurrigarra; anaiak direnik be ez jone emoten. (BB)

ipurtandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi masailak handiak dituena.

ipurtestu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona.

ipurtxar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. mehea, iharra

isatsandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)

isatsdun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)

itxuragabeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia.

itxurosua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, tío bueno, lindo/a, bonito/a.

ixkue. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Hoi ixkue dana pelotai hori! Telebisiyuen eztu hainbestekue ematen…(AN)

kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña, napia. Sudurra (batez ere handia edo okerra denean erabiltzen da). Horrek zaukek kakue! (AZK)

kankailu/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Pertsona handia eta ibilkeraz baldarra. Horrek gangailluorrek dakan itxuriakin gutxienez saskibaloiko jokalarixa izango don. (BB)

kardatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) nudo (del pelo).

katxalotie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

kazkar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua, buru hezurra.

kedarria baiño baltzagua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) más negro que los cojones de un grillo. Larru azal beltzaranekoa. Ordubete solariumian egin, eta kedarria baiño baltzagua urten juan Mikelek. (BB)

koipesto. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

kontrabista. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begi-okerra. (BGP)

letxona. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena

luzia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, larguirucho/a, flacucho/a, alambre.

makailu hazur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena. (BGP)

makal. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enclenque. Indar gutxi duena, ahula. Ene, makala da, ba! Ezertako kemenik ez dauke. (AZK)

makerazar. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Andre handia. (BGP)

marihandi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Emakume oso handia, kankaila. (BGP)

matxardie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Emakume matxardie hunan gure amama, eozeñek etzonan harei kontra iten!(AN)

maxpaxtute. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) arrugado/a. Erten hai azkar bañeratik, dana maxpaxtute geldiuko haiz bestela!(AN)

mitxelina. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga.

mokodun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) charlatán/a, narigudo/a, narizotas. 1. Sudur edota kokots luzea duena. 2. Berritsua. (I)