Hiztegia: Ezaugarri fisikoekin lotutakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

moloton antza. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Lodia. (BGP)

morroxko. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Handia eta indartsua.

motz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a. Txikia, gizena eta sendoa

motzolina. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a, rechoncho, -a. Gizena. (Neskekin erabiltzen da normalean) Neska motzolina batek erten zin atea. Harek zauken gerri-bueltie!

ñañarro. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enano/a. 1. Txiki samarra modu iraingarrian, gauza handirik ez den pertsona. (I)

oillandia. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón, lindo/a, bonito/a. Neska ederra eta erakargarria.

oilo habiye. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) canalillo. Gure amamak oilo-habiyen gorde ohi zinenan ezpañetako pinturie.(AN)

olentzero izan. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

ostizaparraie euki. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar en forma. Hoi den ostizaparraie daukena hire anayek! Urreta 7 minutun alleau omen den! (AN)

panpin. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena. 1. Emakume polita edo ederki apaindua. "Horiek neska panpinak!"

panpota. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) mozo/a. 1- Pertsona puztua edo sendoa dela adierazteko.

panpoxa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a.

papalote. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. 1. Potolo samarra, lodikotea. (I)

perkaxa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pija/o, refinado/a. Hoixe nexkakoxkor perkaxa daukezutena etxien! Beti apain-apain!(AN)

pigurebako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia. (BGP)

popaundi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Ipurdi handia duen emakumeari esaten zaio. " an, jan beldur barik, popaundi horrek!" (I)

porra. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia grande, tocha. Sudur handia. Horrek jakak porria! Oiñetakuekin baiño lehen surrakin joko leuke hormia. (BB)

potin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia. (BGP)

potxolo/a. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pocholo/a, gracioso/a, como para comerselo/a. Maitagarria dena.

pozean egon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon.

pulpa-zakua emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon.

puntxe eduki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar como un roble. Puntx pixket falta zan… rokodromuen entrenau zan eta ikusikoen nola irebazikoenan!(AN)

sagarrondo. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cabezón/a, pelota, melón. Buru handi-handia duena.

sarnoso. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme. 1. Aurpegian akatsak/deformazioak dituenari deitzen zaio.

sur-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) narigudo/a, narizotas. Sudur handia duena. (BGP)

sur-kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. Horren sur-kakua eta lorito baten pikua antzerakuak. (BB)

sur-karakote. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. (EAH)

sur-makur. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ganchudo/a, aguileño/a. Sudur okerra duena. (BGP)

talo-aurpegi. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cara de pastel. Aurpegi handi eta biribila. (BGP) Hoi talo-arpeye dakena zuen etxepeko horrek! Marrazki bizidunetako pertsonaje bat ematein!(AN)

tatan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) insignificante. 1. Txikia, baliorik gabea. (I)

titi punting euki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tener los pezones en punta o duros.

titi-handi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena

tripotx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga. Janarekin eta edanarekin hazitako tripa. Hi, tripotx earra erten dik!

ttattarra. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a, flacucho/a, palillo, alambre. Argala, hutsala.

txahala. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a.