Hiztegia: Ezaugarri fisikoekin lotutakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

txankamehe. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a. Hanka meheak eta luzeak dituen pertsona. Gizurra dirudi, baiña frakak erosteko kriston arazuak eukitzen jittun hain txangamehia izanda. (BB)

txankamelue. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, larguirucho/a, flacucho/a, alambre. Handia, argala eta luzea. Txankamelo horrei nik irebazi ez laxtrekapustue? Ez zea!(AN)

txaparrote. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, rechoncho, -a, chaparro, -a.

txatxar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Garaieraz txikia dena.

txepetx. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena. (BGP)

tximak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia. Ezer ikusten dok horrekin tximokin? Ipiñik zinttaren bat edo zeozer. (BB)

txubi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

xalaue. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pocholo/a, gracioso/a, como para comerselo/a. Maitagarria den norbaiti erreferentzia egiteko.

zaku-patata. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena. Negurako preparatzen ala? Zaku-patata tipua hartzen hasi haiz. (BB)

zaku-patatia emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon. Zaku-patatia bezelaxe dago.

zangobihur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. 1. Hanka mehe eta okerrak dituenari esaten zaio. (I)

zatuek. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) perolas, delantera. Zato earrak zauzken horrek!(AN)

zilbot. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga. Janarekin eta edanarekin hazitako tripa. Hainbeste garagardo edanda, ez dok harritzekua holako zilbota eukitzia. (BB)

zimel. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. 1. Mami gutxikoa, argala. (I)

ziztrin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) esmirriado/a, insignificante, de mala pinta, poca cosa. Gorpuzkeraz gauza gutxi dena edo itxura eskasekoa. Pertsonei edo gauzei egin diezaieke erreferentzia. - Ziztrin bat don hori, libra bat pasautxo. - Oiñetako ziztrin hoixekin etorri ein ber din boda batea pertsonik! (BB)

zorri. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena.