Hiztegia: Haserrearen adierazleak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

aberiye euki. ad. (Haserrearen adierazleak) estar pirado, estar como una cabra. Horrek zaukek aberiye! Idea bat natulik etzaukek…! (AN)

Aka(b)o ba!. int. (Haserrearen adierazleak), (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) ¡claro!, ¡por supuesto!. -Karnabaletan erten beher al dezue disfrazaute? - Aka(b)o ba! (AN)

amote!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

Anboto txapelarekin egon. ad. (Haserrearen adierazleak) tener careto de cabreado. Haserre aurpegia eduki. Argi ibilli hadi tabernarixakin eskatzeko orduan, Anboto txapelakin jaok-eta. (BB)

antzarrak ferratzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

artalak!. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

astoaren putza. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda.

badek hiletie!. adj. (Haserrearen adierazleak) quejica. Oaiñ ere kejan ai al haiz? Badek hiletie! (AN)

bajaai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Bajaai, hi! Ze presa daukek?! (AN)

bekozko iluna jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) fruncir el ceño. Haserre aurpegia jarri, bekokia zimurtu.

bekozkoa eduki. ad. (Haserrearen adierazleak) tener careto de cabreado. Haserre aurpegia eduki.

bekozkoa ipini. ad. (Haserrearen adierazleak) fruncir el ceño. Haserre aurpegia jarri, bekokia zimurtu.

belarertzekue eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman. Ixiltze ez bahaiz belarrertzeko bat emangoiat! (AN)

belarrizkinakoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman. Mutikuak, formal ez bazabizie, belarrezkiñako bana emongo dotsuet. (BB)

belarrondokoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

bereak eta bi entzun. ad. (Haserrearen adierazleak) oir las de dios. Norberaren kontra haserre esandakoak entzun.

bereak eta bi esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios, montar un pollo, montar el chocho. Norbaiten kontra, zeharo haserretuta, handiak esan. Kristonak eta bi esan jittuan alkatian kontra. (BB)

berotua eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

demandan egin. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Eztabaidan jardun gogor. Etxera berandu aillegau eta, gaiñera, demandan egin najuan aittakin. (BB)

ditxosozko. adj. (Haserrearen adierazleak) dichoso. Hi al hitzean ditxosozko Mikel hori? Banakean gogue hi ezautzeko! (AN)

drixken ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Ontxen’e drixken zabiltzen bi hoyek… beti berdin ditun! (AN)

egundokoak bota/esan. ad. (Haserrearen adierazleak) cantar las cuarenta.

egurra eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

egurtu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

Elorrio eduki. ad. (Haserrearen adierazleak) tener un marrón.

emaneziñe. adj. (Haserrearen adierazleak) insoportable. Hoi da emanezine daukebena bi anai hoyek! (AN)

epelak eman/hartu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu. Hartu dittuk epelak, gixajo horrek!

ernegatu eragin. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri. Umiak, kalera! Ernegau erain besterik ez dozue egitten-eta. (BB)

erretxindu. ad. (Haserrearen adierazleak) ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu. Tabernan etxera juan ezinga geratu giñuazen, eta juan ez banintzuan hobe; etxian zaharra erretxinduta jauan-eta. (BB)

ezta dixkurauta re!. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

gain egurra emon. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

ganbelako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo ematen den kolpea. Eskolako postikin ganbelakue hartu det. (AZK)

gaztako. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruaren atzealdean hartu edo ematen den kolpea.

gogait eragin. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta las pelotas, poner hasta el moño. Amorrarazi; higuindu.

gogaittu. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta las pelotas, poner hasta el moño. Amorrarazi; higuindu. Eskolako lanak eta dakagun irakasle higuingarrixak gogaittu egitten nabe. (BB)

gogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) fuerte. 1. Erdarazko "fuerte" eta "heavy" hitzen euskarazko ordaina.

golpe goorrik jo gabe egon. ad. (Haserrearen adierazleak) no dar un palo al agua. Atsalde osue golpe goorrik jo gabe pasau ta, nekaute haola?! (AN)

gorri-hotsian ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios.

gozoa egon. ad. (Haserrearen adierazleak) estar rebotado. Zeharo haserretuta egon. Gauzia bero-bero jaok, hor ez jaok barregurarik; gauziak aldrebes urten jok, eta gozua egongo dok enkargaua! (BB)

haizea hartzera bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

hartu arte i konpañia!. ad., int. (Haserrearen adierazleak) se esta sorteando un premio y tienes todos los boletos. Xaxa ta xaxa ai haiz… ze, hartu arte i konpañia?(AN)

Hik flipau eitek!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡tú flipas!. Hiru buelta in ditukela gaur Xoxotea? Hik flipau itek! (AN)

iñuzentekeriak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.

ipur txuntxurrian ostikuakin jo. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una patada en la punta de la canaleta. Bizkar hezurra amaitzen den lekuan ostikoz jo. Ha zelako saltua emon eban ipur txuntxurrian ostikuakin jo nebanian! (BB)

ipurtzuloko bat eman. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar de hostias. Horrek ipurtzuloko bat merezi du! Ipurtzuloko bat eman dit!