Hiztegia: Haserrearen adierazleak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

itzontzikerik esan. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.

izorrai. ad. (Haserrearen adierazleak) ¡joder!.

jakonitxokek/n. ad. (Haserrearen adierazleak) ¡le daba de hostias!, hasta recibir una hostia. Jakonitxokek zapla bat atzeko aho-haundi horrei… ia behingoz ixiltzean! (AN)

jarduion/k!. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.

kaka biltzea biali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.

kakañea bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.

kazkarreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo emandako kolpea.

kokoteko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Kokotean hartzen edo ematen den kolpea. Ez neban gehixago aguantatzen eta kokoteko bat emon dotsat!

kokoteko zuloaño ein. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Kokoteko zuloaño inda nitxion gure bizilagunen zaatakin!

kokoteraino egon/jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri.

koskorrak ikutu. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.

koskorreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buru hezurrean eman edo hartutako kolpea. Oiñ´e hartu du koskorrekue leixukin. (AZK)

koskorretako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan eman edo hartutako kolpea. Koskorretako galanta hartu du atin kontra. (AZK)

koskorretaraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, hasta lo/as mismísimos/as, hasta las pelotas. Leporaino, nazka-nazka eginda.

kristonak entzun. ad. (Haserrearen adierazleak) oir las de dios. Norberaren kontra haserre esandakoak entzun. Kristonak entzun jittunan Mikelek Gaztetxeko batzarrian; izan be, ahozabal bat don-eta. (BB)

kristonak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios, montar un pollo, montar el chocho. Norbaiten kontra, zeharo haserretuta, handiak esan.

larrutu. ad. (Haserrearen adierazleak) poner a caldo a alguien.

lepazamarreaño. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Lepazamarreaño inde nitxiok hirekin! Beste holako bat ite baiek haizie hartzea bialduko haut! (AN)

lixibie eman. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Atzo Altunak kriston lixibie eman ziyoan kontrayuei! 6yen laga zian! (AN)

malahostiye harrapau. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Gaur goizien kotxie hartzea jun da multie zaukela ikusi detenien kriston malahostiye harrapau diat! (AN)

marmarrien jarduna. ad. (Haserrearen adierazleak) refunfuñar. Hoyek marmarrien jardun bai lepo, baño geo eztebe ezerre iten! (AN)

masailekoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

mizkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) de mal comer, melindroso/a, callado/a, antisocial. 1.Oso gutxi jaten duen pertsona, eta ez edozer. 2. Beti isilik dagoena, jendeareakin egotea maite ez duena. Umetan mizkiña zuan jaten, baiña kankaillu ederra egin dok. (BB)

miztue bota. ad. (Haserrearen adierazleak) lanzar pullas. Hire lagunekin ez hasarrauta hobe, miztue botatzeik-eta! (AN)

muturraldia eduki. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de morros. Haserre egon. Gaur gurian muturrak egongo dittun bazkaltzeko; Mikelek jakan muturraldia! (BB)

muturtu. ad. (Haserrearen adierazleak) ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Haserretu.

nahikue diñai/diau!. int. (Haserrearen adierazleak) ¡ya basta!. Eztekela Santo Tomasetan ertenber? Nahikue diau! (AN)

nardatua. adj. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos.

nazkatuta egon. ad. (Haserrearen adierazleak) harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaitekin gogaituta edo aspertuta egotea.

norbaitek bere onetik irten. ad. (Haserrearen adierazleak) perder el temple. Pazientzia galdu. Neure onetik etaratzen najon potrozorri horrek. (BB)

norbaitek beste bat bere onetik atera. ad. (Haserrearen adierazleak) poner del hígado. Pazientzia galdu eragin. Mikel berekoi jartzen danian nere onetik etaratzen nau. (BB)

obarioetaraino egon/jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta el moño, ponerse de mala leche, cabrearse, cansado/a de. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri. Emakumezkoek erabili izan dute.

ostixena jo. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman. Hi, beste batena jun hai ostixena jotzea! (AZK)

ostiyek saltsa berdin. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!. Biyer’e nei tokatze zatela tabernie irikitzie! Ostiyek saltsa berdin! Jutie zaukek beak nahi baldin badik! (AN)

Otxandixora pikutara bialdu. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. (BB)

otxandu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Hi, zea, otxandu hai, e?! Nei hola ez hitzein, bestela bakarrizketan segiukoek! (AN)

perka. iz. (Haserrearen adierazleak) colleja. Beste pertsona bati buruaren atzealdean eskuarekin ematen zaion kolpea.

pikulittara bialdu. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. Juatia jakak alkatiak pikulittara! Tabernak 01:30ian itxi? Zeiñen buruan sartzen dok hori? (BB)

pikutara bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. (BB)

pipertu. ad. (Haserrearen adierazleak) ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu. Pipertu ein den nerekin. (AZK)

piztia. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) bestia, animal, ladronzuelo/a. 1.Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. 2. Lapurra

popatik hartzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

potor zuloraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta lo/as mismísimos/as, hasta el coño. Leporaino, nazka-nazka eginda. Potor zuloaiño einde natxion hoinbeste fubolekin. (AZK)

potroak ukitu. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.

potrotaraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, hasta lo/as mismísimos/as, hasta las pelotas. Leporaino, nazka-nazka eginda.