Hiztegia: Haserrearen adierazleak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

sakutik hartzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

senperrenak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios.

sesioan ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Eztabaidan jardun gogor.

suak eta garrak hartuta egon. ad. (Haserrearen adierazleak) como un/a energúmeno/a. Oso haserre egon. San Prudentzioko bide kurutzian bape kulpa barik atzetik jo najuan aurreko autua, eta han urten juan txoferran aldamenekuak suak eta garrak hartuta. (BB)

supixtailie. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) tocar los cojones. Zer haiz ba hi, supixtailie halakue! Hi etorri arte danok pake-pakien gatxaudean eta hi etorri ta danok diskusiyuen jarri gaituk! (AN)

susa. iz., adj. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) peleón/a.

sutan jarri/egon. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri.

sutu. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Asko haserretu.

txakurraren bostkuadruk!. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!. 100 euroko multie pagauber detela horreatiken? Txakurren bostkuadruk!(AN)

txakurraren pitue. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

txakurraren salara bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) echar a la calle. Kalera botatzea edo bidaltzea

txiki-txiki egin. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

txikitu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

txikle einda egon. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaiti itxaroteaz gogaituta edo aspertuta egotea.

tximetaño egon. ad. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaitekin gogaituta edo aspertuta egotea. Tximetaño nao zure aitzekiyekin!(AN)

txinatu. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu.

txinpartak dariola egon. ad. (Haserrearen adierazleak) como un/a energúmeno/a. Oso haserre egon.

txotildu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Txotildu hai hi! Eztek ba pentsauko bullaka hitzeiteatik arrazoie emango diatenik?(AN)

urdeustel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena.

utzi bakean!. ad. (Haserrearen adierazleak) ¡déjame en paz!. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

xalaitu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Xalaituai, hi! Ze presa daukek?(AN)

zakilkeitan ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.

zakurraren ipurdira bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

zakurraren putza. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!.

Zakutik hartzen jun. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.

zaplada eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

zaplastekoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

ze birikak!. int. (Haserrearen adierazleak) ¡qué huevos!.

zerri alena. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) asqueroso/a, cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena.

zopa saldia emon. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu. Lapurretan harrapau jittune denda barruan, eta kuadrilla baten artian zopa salda ederra emon jotsene. (BB)

zukutu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.