Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

barriketan jardun. ad. (Bestelakoak) estar de palique, estar de cháchara. Hitz jario ugaria eta askotan ganora gutxikoa izan. Arratsalde osuan barriketan jardun giñuan gaztetxian; badakin, porro bat erre, zerbezatxo bat edan... giro edarra! (BB)

Sinonimoa(k): tartaka

Ume jolasak Umetan jolasik egiteko astirik ez zuten izaten. Hala ere, "sapakonetan" (tortolosetan), "afielka" edota sokasaltoka egiten zuten batzuetan. "Afielka" eta "sapakonetan" jolasak azaltzen ditu.

Ume jolasak