Aitor Omaetxebarria Villa Oma
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1991)
Biografia
Bilbon jaio zen Aitor, 1991ko apirilaren 8an, baina gernikarra da bera. Azken 5 urteak Donostian bizitzen eman ditu, astean zehar, behintzat, arkitektura ikasketak bukatzen ari baita EHUko Donostiako Arkitektura fakultatean. Elkarrizketa bera ere fakultateko gela batean egin genuen. Aitorrek oso gustuko du bidaiatzea eta Perun barrena eginiko azken bidaiaren berri ematen digu. Izan ere, Cuscon boluntario ibilia baita, hango haur eta familiekin lanean. Itsasne Zarrabeitia ikaskidearekin elkarrizketatu genuen, eta hainbat konturi buruz hitz egin genuen berarekin: tabernari lanari, Gernikako gazte mugimenduari, musika mugimenduari, arkitektura kontuei, ikasle bizitzari zein parrandari buruz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | GER-130 | 2014 | 64 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
2 | GER-131 | 2014 | 45 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Aitor Omaetxebarria Villa