Ander Goikoetxea Vazquez
Lekeitio (Bizkaia) (1990)
Biografia
1990eko azaroaren 30ean Lekeition jaioa, bertan bizi izan da beti, eta bolada batez Bilbon, ikasketak egin bitartean. Lekeitiarrak ditu gurasoak eta arreba bat du, bera baino zaharragoa. Pilotan jokatu izan du urte askotan, eta elkarrizketa egin genion garaian haurrei erakusten eta entrenatzaile lanetan aritzen zen. irakasle-ikasketak eginak ditu, bai Lehen Hezkuntzari eta bai Haur Hezkuntzari dagozkionak. Haurren udalekuak antolatzen eta begirale lanetan ere aritu izan da. Lekeitioko hainbat kontu, euskara, hezkuntza eta beste ditu mintzagai, Irati Seijo herritarrarekin egin genion elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | LEK-076 | 2014 | 90 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
2 | LEK-078 | 2014 | 10 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Ander Goikoetxea Vazquez