Andere Arriolabengoa Bengoa
Aramaio (Araba) (1982)
Biografia
Aramaion jaioa da Andere, 1982ko ekainaren 3an, eta Aramaion bizi izan da betidanik. Bi senidetan zaharrena da eta ama Otxandioarra eta aita Aramaiokoa ditu. LAB sindikatuko abokatua da lanbidez, bertsolaria, eta ama. Haurrei bertso eskolak ematen ere badabil. Manex Agirre koadrilako lagunarekin elkarrizketatu genuen, eta hainbat kontu ibili zuten mintzagai Aramaioko Kultur Etxean egin genien elkarrizketan: norberaren lanbidea, eguneroko martxa, seme-alabak, parkeko kontuak, euskara, koadrila eta bertsolaritza, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | ARA-133 | 2014 | 96 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Andere Arriolabengoa Bengoa