Asier Retegi Oiartzabal
Oiartzun (Gipuzkoa) (1990)
Biografia
Oiartzuarra da, 1990. urteko maiatzaren 23an jaioa, eta Ingeniaritza zibila ikasitakoa; irakasle izateko masterra ere egina du. Urte askotan zehar pilotan jokatzen ibilia da Asier, eta gaur egun, haur eta gazteei pilotan jokatzen erakusten aritzen da. Bi senidetan zaharrena, oiartzuarrak ditu gurasoak. Bere hizkerarekiko kezkaren berri azaltzen du, eta adierazi, ahalegin berezia egindakoa dela Oiartzuera ongi ikasten eta lagun artean eta inguru hurbilean hitanoa sustatzen. Lagun talde edo koadrilaren aisialdian euskarak hartzen duen eremuaz eta betetzen duen funtzioaz dihardu bereziki, beste hainbat konturen artean. Julen Idarreta koadrilako lagunarekin batera elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | OIA-117 | 2014 | 112 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Asier Retegi Oiartzabal