Irune Elizagoien

Irune Elizagoien Bizente

Etxalar (Nafarroa) (1993)

Biografia

Etxalarren jaioa. Gurasoak eta aiton-amonak ere etxalartarrak. Herrian hasi zituen ikasketak eta Batxilergoa egitera Berara joan zen, inguruko gazte guztien antzera. Lehengusina bat ikusita, soinu txikia jotzen hasteko grina piztu zitzaion eta 7 urte zituela hasi zen trikitixa ikasten. Itsaso ahizpa gazteagoak laguntzen zion hasieran panderoarekin, baina gerora musika-tresnak trukatu zituzten, eta berak panderoarekin jarraitu zuen ibilbidea. Hainbat trikiti-txapelketatan parte hartu dute eta baita txapel ugari irabazi ere. 15 urte zituela berbena-talde batean jotzen hasi zen ahizparekin batera eta oraindik ere plazarik plaza jarraitzen du, Dantzadi taldearekin. Herriko umeei perkusioa irakasten aritzen da. Etxalarko dantza-taldeko kide ere bada. Itsaso ahizparekin batera egindako elkarrizketan orain arte bizitako esperientzien berri eman zigun.

Zintak

#KodeaDataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
1 ETL-001 2015 71 min Gazte gara gazte Aintzane Agirrebeña

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hezkuntza aukera herri txikietan Bideoaren ikonoa
2 Euskararen egoera Etxalarren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ipar Euskal Herriarekin duten harremana Bideoaren ikonoa
4 Parranda egiteko lekuak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Trikitiarekiko zaletasuna eta trikitilarien egoera Nafarroan Bideoaren ikonoa
6 Aisialdia eta Etxalarko dantza taldea Bideoaren ikonoa
7 Dantzadi taldearen sorrera Bideoaren ikonoa
8 Trikitilari gisa izan duten ibilbidea I Bideoaren ikonoa
9 Trikitilari gisa izan duten ibilbidea II Bideoaren ikonoa
10 Musikarekiko konpromezua: nondik datorkie? Bideoaren ikonoa
11 Elizagoien ahizpen ibilbidea eta Etxalarko trikitilarien historia Bideoaren ikonoa
12 Musikari izatearen gorabeherak Bideoaren ikonoa
13 Probintzien arteko ezberdintasunak Bideoaren ikonoa
14 Emakumeak eta musikariak Bideoaren ikonoa
15 Dituzten musika erreferenteak Bideoaren ikonoa
16 Ze musika jotzen du Dantzadik? Bideoaren ikonoa
17 Nola lotzen ditu Dantzadi taldeak kontzertuak? Bideoaren ikonoa
18 Trikitilari kuadrila lagun Bideoaren ikonoa
19 Parranda ostean autoz etxera Bideoaren ikonoa
20 Parranda giroa eta ligatzea Bideoaren ikonoa
21 Trikitixa irakasle gisa esperientzia Bideoaren ikonoa
22 Sare sozialak Bideoaren ikonoa
23 Musikaz gain, beste zaletasun batzuk Bideoaren ikonoa
24 Napar-Mex musika Bideoaren ikonoa
25 Plazarik onenak Bideoaren ikonoa
26 Hitanoa eta iseka egiteko hitzak Bideoaren ikonoa

Informazio gehiago: Irune Elizagoien Bizente