Lidia Sanchez Lasheras
Astigarraga (Gipuzkoa) (1990)
Biografia
1990. urteko urriaren 31an sortu zen Donostian, eta Martutene auzoan bizi izan da beti, harrez gero. Donostiarrak dituzte bai aita eta bai ama, Lidiak eta bere anaia gazteagoak. Ikasketei dagokienean, Haur Hezkuntzako Teknikari eta Gizarte Integratzaile tituluen jabe da. Elkarrizketa egin genion garaian EGA azterketa gainditzeko prestaketa ikastaroa egiten ari zen Astigarragan. Ainhoa Basterra euskaltegiko ikaskidearekin batera egin genion elkarrizketa, eta animaliak izateari, Donostiako parranda giroari eta aisialdiko beste hainbat konturi buruz mintzatu zitzaizkigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | ATG-037 | 2014 | 59 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
2 | ATG-039 | 2014 | 6 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Lidia Sanchez Lasheras