Miren Artetxe Sarasola
Hendaia (Lapurdi) (1985)
Biografia
1985eko ekainaren 6an jaio zen Lasarten. Lasartetik Hendaiara joan zen anaia eta gurasoekin bizitzera, baina hainbat lekutan bizi izan da gero: Gasteizen, Bartzelonan … Ama lasartearra du eta aita oriotarra. Anaia gazteagoa du, Gorka, eta elkarrizketa elkarrekin egin genien. Euskal Filologia ikasketak ditu, bertsolaria da eta Hendaiako mediatekan bildu ginenean tesia egiten ari zen (Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen eragina Ipar Euskal Herriko gazteengan), Mintzola – Mikel Laboa ikerketa bekaren bidez. Aisialdiko hainbat konturi buruz dihardu Mirenek, Euskal Herriko gazteen parranda egiteko ohiturez, hizkuntza joerez, genero kontuez eta abar.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | HEN-007 | 2014 | 57 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
2 | HEN-008 | 2014 | 46 min | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Miren Artetxe Sarasola