Zuhaitz Gurrutxaga Loiola
Elgoibar (Gipuzkoa) (1980)
Biografia
Aiastia (San Migel) auzokoa. Aitaren jaiotetxean (Berdezkunde baserrian) bizi izan zen 3 urtera arte. Gero Aldatz-gain izeneko etxea egin zuten handik gertu eta hara joan ziren bizitzera. Ume-umetatik izan zuen futbolerako zaletasuna. 12-13 urterekin Elgoibarko futbol taldean hasi zen jokatzen federatuta eta 14rekin Errealera eraman zuten, infantiletara. Umetan ebakuntza bat egin zioten bihotzean eta, arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Orduan, Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz jarri zen berarekin harremanetan. Ordukoan, azterketa medikua ongi atera zen. 19 urterekin debutatu zuen Errealarekin. 3-4 urte egin zituen guztira. Gero, beste talde batzuetan ibili zen: Aljeciras, Rayo Vallecano... Madrilera joateak begiak ireki zizkion eta beste gauza batzuetan hasi zen: antzerkia ikasi, irakurri... Gitarrarekin kantak sortzen hasi zen eta `Van Poppel´ izeneko taldea sortu ostean, diska bat ere kaleratu zuen. 2010ean eman zuen bere lehen kontzertua. Nahiz eta 32 urtera arte futbolean jokatzen jarraitu, kultura arloa ere jorratu zuen: musika, monologoak... Azken futbol taldea Beasain izan zuen. Ordurako monologoak egiten hasita zegoen. Gero, telebistara jauzi egiteko aukera sortu zitzaion eta futbola utzi egin zuen. `Tumatxak´saioa aurkezteko eskaintza egin zioten lehenbizi; atzetik etorri ziren `Hizkamizka´ eta `Herri txiki infernu handi´saioak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | EGB-076 | 2015 | 82 min | Gazte gara gazte | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Zuhaitz Gurrutxaga Loiola