Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
ahozabal. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a, charlatán/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak. Hori don ahozabala hori, Mendarotik Gatzagara 100 km dagozela; beruanak kendu! (BB)
Sinonimoa(k): ahobero, aho-handi, mizto, zintzirluze, arraundioso, eleontzi, itxurante, mihizital, olluen ipurdiye janda egon, Hi haiz andaluze!