Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
arlote. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, desgarbado/a, dejado/a, harapiento/a, andrajoso/a, desaliñado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona.
Sinonimoa(k): jaregin, fardel, narras, zarpail, saskil, ulezto, zapazto, gogue hankazpiyen
`Salamancara´ kanta, Bittori Aranburuk abestuta