Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
berbalapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. Ezin jonat berbalapiko horren onduan egon, kriston abarketia jakan-eta. (BB)
Sinonimoa(k): txortxor, kardantxilo, berritsu, barriketero, itxurante, hitz-aspertu, Kontulari, taket, tartaka, txintxarri, zakilmotz, zozoilo, sukaldelapiko, hitzin eta hortzin, jardune eduki, olluen ipurdiye janda egon