Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
farol. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan. Bergara aldian ez jaok kalian argi biharrik han dagozen farol pilliakin. (BB)
Sinonimoa(k): haundigurako, haundiusteko, harroputz, ñirñirkari, obixpo, oilar, panparroi