Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
haizea hartzera bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.
Sinonimoa(k): pikulittara bialdu, pikutara bidali, Otxandixora pikutara bialdu, zakurraren ipurdira bidali, kakañea bidali, kaka biltzea biali, utzi bakean!, txakurraren salara bidali/joan, antzarrak ferratzera bidali/joan, popatik hartzera bidali/joan, sakutik hartzera bidali/joan, Zingan jun