Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
jainkotxiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo. 1. Bere ustez, beti arrazoia duena, dena dakiena. "Hi bai haizela jainkottikia! Zer uste duk hirea bakarrik dela ala?" (I).
Sinonimoa(k): sasiletrau, marijakintsu, sasijakintsu, sasiletratu