Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
laztana. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
Sinonimoa(k): bihotz(a), maitea, txiki, pittin, pitxurri, pottola/o, azukre kozkorra