Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
lehor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, agarrado/a, tacaño/a, seco/a, soso/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. 3- Geldoa edo ekintzak egitera animatzen ez dena. Zegamako festata jun giñen ta dantza pillo bat ein gendun, baiñe nere gizon hau polborie baiño lehorro zan ba, ta ez zun bate dantzaik ein. Oiñ´e leheno bezelakotxe lehorra da; ez da ezertako animatzen! (AZK)
Sinonimoa(k): siku, idor, xur, ardagaye baño lehorro, lehorranekua, zakarraldiye euki