Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
taket. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, grandullón/a. Handikotea, baldarra. Lekeition kirolen batean txarra denari esaten zaio (https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/). Taket galanta ein da zure semia / Zure seme taketak eindako astokerixia.