Kepa Errasti

2021ko ira. 17a
Aktorea, gidoigilea. Kepa Errasti antzerkian ibili da gehienbat. ETB-1eko "Barre librea" programan ere ikusi ahal izan dugu. "Erlauntza" lanarengatik ere bolo-bolo ibili da bere izena: berak idatzitako antzezlanak arrakasta izan du eta film ere bihurtu dute. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu dugu Kepa, Gazte Gara Gazte atalerako.