Mikel Urdangarin

2021ko ira. 28a
Zornotzan jaioa. Bertsolari moduan hasi zen, baina bere ametsa abeslaria izatea zen: isilpean ikasi zuen gitarra jotzen eta halaxe atera zuen bere lehen diskoa ere, 1997an: 'Haitzetan'. Handik hona lan mordoa plazaratu ditu, gehienak arrakastatsuak. Urdangarinek 20 urte baino gehiago daramatza Gasteizen bizitzen.