Irati Anda

2021ko urr. 5a
1982an jaio zen Gasteizen. Kirol Zientziak egin zituen Gasteizen bertan, eta gaur egun Mendi Federazioko langilea da. Bertso-eskolan eman zuen izena 13 urterekin, eta bertsoari heldu dio urte mordoan. Mendizaletasuna eta eskalada ere pasioz bizi ditu. Eskalatzaile moduan ibilbide ederra egin du: hiru aldiz izan da Espainiako eskalada txapelduna, eta beste hirutan Euskadikoa.