Euskara aberatsa jaso du etxean

Euskara aberatsa jaso du etxean Aita ataundarra eta ama orexarra ditu. Gurasoengandik euskara ona jaso du, haiek aurrekoengandik halaxe jaso zutelako. Pertsonaren arabera euskara itxiagoa edo garbiagoa erabiltzen du. Tratamenduei dagokienez ere badu aberastasuna. Umetatik jaso du hika, gurasoek hala egiten diotelako. Berorika ere ez zaio arrotza egiten, "Jentilen etorrera" elkartekoen antzezpenetan entzun izan duelako eta familian ere aurrekoek erabiltzen zutelako.

Hizlaria(k): Iñaki Dorronsoro Maioz (1994)
Herria: Ataun (Gipuzkoa)

Aita ataundarra eta ama orexarra ditu. Gurasoengandik euskara ona jaso du, haiek aurrekoengandik halaxe jaso zutelako. Pertsonaren arabera euskara itxiagoa edo garbiagoa erabiltzen du. Tratamenduei dagokienez ere badu aberastasuna. Umetatik jaso du hika, gurasoek hala egiten diotelako. Berorika ere ez zaio arrotza egiten, "Jentilen etorrera" elkartekoen antzezpenetan entzun izan duelako eta familian ere aurrekoek erabiltzen zutelako.

Informazio gehiago: Euskara aberatsa jaso du etxean

Bideo gehiago