Hitanoari egindako kritikak; gizartearen isla

Hitanoari egindako kritikak; gizartearen isla Ataunen ez du inoiz entzun hikaren aurkako iruzkinik. Korrikaren leloa "Harro hadi" izan behar zela, baina lelo horrek kritikak jaso zituela azaltzen du. Besteak beste, leku batzuetan hitanoa mutilek bakarrik erabiltzen dutela eta "hadi" erabiltzea "matxista" zela kritikatu zuten. Leku askotan gertatu da hika mutilekin eta zabarkeriarekin lotzea, baina hori arazo soziala da, ez linguistikoa. Ikuspegi hori euskara baserritarrekin lotzearekin alderatzen du.

Hizlaria(k): Iñaki Dorronsoro Maioz (1994)
Herria: Ataun (Gipuzkoa)

Ataunen ez du inoiz entzun hikaren aurkako iruzkinik. Korrikaren leloa "Harro hadi" izan behar zela, baina lelo horrek kritikak jaso zituela azaltzen du. Besteak beste, leku batzuetan hitanoa mutilek bakarrik erabiltzen dutela eta "hadi" erabiltzea "matxista" zela kritikatu zuten. Leku askotan gertatu da hika mutilekin eta zabarkeriarekin lotzea, baina hori arazo soziala da, ez linguistikoa. Ikuspegi hori euskara baserritarrekin lotzearekin alderatzen du.

Informazio gehiago: Hitanoari egindako kritikak; gizartearen isla

Bideo gehiago