Kepa Errasti Gorroño
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1981)
Biografia
Ama Aretxabaletakoa dauka eta aita Eskoriatzakoa. Guraso biak lanean zebiltzanez, amonaren etxean denbora asko igarotzen zuen Kepak umetan. Kurtzebarri ikastetxean ikasi zuen, eta hantxe hartu zuen parte lehenengo antzezlanetan, 12 urte ingururekin. Gaztetxotatik zeukan antzezteko griña, eta 14rekin antzerki tailer batean hartu zuen parte, Arrasaten. Kazetaritza ikasi zuen Leioan, eta ondoren antzerkigintza Donostian, TAEn. Goenkalen hasi zen lanean, lehenengo aktore moduan eta gero gidoilari. TAEko irakasle ere izan da hainbat urtean. Antzerkian jardun du batez ere. 2015ean Xake Produkzioak sortu zuten Xabier Ormazabalek eta biek, eta hainbat lan taularatu dituzte. Telebistan ere ibili da, besteak beste "Barre librea" saioan. "Erlauntza" antzezlanaren (gero film ere bihurtua) gidoilaria da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | ARE-082 | 2020 | 96 min | Gazte gara gazte | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
Informazio gehiago: Kepa Errasti Gorroño