Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
aldebiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, hipócrita. Borondate onaren edo gogo onaren itxurakeriak egiten dituena, alderantziz izanda. Argi horrekin, aldebikua don-eta. Zer komeni jakon, haxe egin; batzutan alde batera, bestietan bestera. (BB)
Sinonimoa(k): zuri, balakari, bilaba, Hitz-faltsu, mihibiko, tipulanegar