Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
balakari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Norbaiten onginahia irabazteko hitz faltsu ederrak esaten dizkiona. (I)
Sinonimoa(k): aldebiko, zuri, lupu, likits, kakalardo, bilaba, Hitz-faltsu, mihibiko, tipulanegar