Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
animalia. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
Sinonimoa(k): astakirten, astapistola, astakilo, astapotro, takar, zakar, kirten, basurde, asto, basati, piztia, astazakil, astapito, mandokirtena