Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
takar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. 1. Abileziarik edo trebetasunik gabea. 2. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Izaeraz zakarra. 1. Hi oso takarra haiz lan fin hauek eitteko! (AZK) 2. Hain da takarra, iñok ez dula nahi izeten bearekin jolasin ibili. (AZK)
Sinonimoa(k): astakirten, astapistola, astakilo, astapotro, zakar, basurde, animalia, asto, basati, astazakil, astapito, mandokirtena