Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
itzela. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
Sinonimoa(k): latza, subida bat izan, klabea izan, ikaragarria, izugarria, kristona, bortitza, ederra, ezin hobea, demasa, brutala, egundokoa, oso ofiziala, sua, pertz, totala, galanta