Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
lepo. adlg. (Bestelakoak) a saco, mogollón. Asko. Eran ta jan, lepo ein gendun. (AZK) Kristona izan dek! Lepo gustau zitek herriko taldien kontziertue!
Sinonimoa(k): ipurtzuloaño eon, zipot in