Hiztegia: Bestelakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

(norberaren) fraketan sartu. ad. (Bestelakoak) no tener vela en este entierro. Norbait berari ez dagozkion gauzetan sartu. Hori ez dok hire arduria eta badakik zer egin, heure fraketan sartu. (BB)

abarketia euki. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek. Orduerdi baiño ez nok egon berakin, baiña horrek jaukak eukitzeko abarketia! (BB)

adar soiñua euki. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. Hi, adar soiñua dakak ala? Anboto Gipuzkoan dagoela, adarra jotera beste leku batera! (BB)

adar soiñuan ibili. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. (BB)

adarra jo. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu.

adarrean ibili. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. Hi, adarrin al habil? Potrotaiño eitten ai nauk, e!

adurra darixola egon. ad. (Amodioa eta sexua), (Bestelakoak) babeando, cayéndosele la baba. Miretsita begira egon. Nobixua kriston idiskua dala-eta hor jabin adurra darixola Goreti. (BB)

afan usaiña (euki). iz., ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Afankeria; harrokeria. Morora bajatu eta kriston materixala ekarri dok, bale, baiña ez hari etorri afan usaiñekin laster kenduko duazau-eta. (BB)

afana emon. ad. (Bestelakoak) darle cancha a algo, exagerar. Gehiegizko miresmena edo arreta eskaini zerbaiti edo norbaiti. Hainbesterako ez dok, ez egixok holako afanik emon ez dan gauziari. (BB)

aker usaina. iz. (Bestelakoak) olor a tigre, olor a humanidad. Izerdi usaina.

amama euki/izan. ad. (Bestelakoak) tener potra, tener a huevo, (estar) chupado, tener un chollo. 1- Zortea izan. 2- Gauzaren bat egiteko erraz eduki. 1- Amama dakan horrekin mutillorrekin: altua, aberatsa..., penagarrixa garbostu bat falta izana. (BB) 2- Atezaiñaren aurrian amama euki jon gola sartzeko eta kale egin. Hori don artaburua!

amote!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

anabasia. iz. (Bestelakoak) lio. Istilua. HH-ko gela hartan kiston anabasie zeoan, ta irakaslie lasai-lasai exerite...(AN)

Argurian ibili. ad. (Bestelakoak) charlar.

arnasia hartzeko astirik ez euki. ad. (Bestelakoak) andar agobiado/a, andar estresado/a. Lanez gainezka eta astirik gabe ibili. Bateko matematikak, besteko hizkuntzia, firin-faran ibiltzia be gustau eta, azkenian, ez jakat arnasia hartzeko astirik be. Bizimodu petrala! (BB)

arrastaria bota. ad. (Bestelakoak) echar una meada. Txiza egin. Hainbeste edan eta gero, hobe arrastaria botatzia. (BB)

arrastoik ez euki. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea.

arrautzak ipini. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin.

ase in. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.

asko sakatu. ad. (Bestelakoak) pisar a fondo.

atxituta egon. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo.

azkenengo larakua jo. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian ego.

azkenenguak jo. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

azkenetan egon. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

azkenputz. iz. (Bestelakoak) último en llegar.

aztarranik ez eduki. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea.

bajaai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Bajaai, hi! Ze presa daukek?! (AN)

barre ustela. iz. (Bestelakoak) risa de conejo, risa falsa. Gogo gabeko barrea edo plantekin egiten dena izan. Ez du poztasunik adierazten. Ez jaukak gauza onik horrek buruan. Begiratu egixok dakan barre ustelari. (BB)

barriketan jardun. ad. (Bestelakoak) estar de palique, estar de cháchara. Hitz jario ugaria eta askotan ganora gutxikoa izan. Arratsalde osuan barriketan jardun giñuan gaztetxian; badakin, porro bat erre, zerbezatxo bat edan... giro edarra! (BB)

barru. iz. (Bestelakoak) cárcel. Zulora sartu, barruan egon.

bazter guziyak jan. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.

begittan hartu. ad. (Bestelakoak) coger manía, coger tirria, coger asco. Norbaitenganako gorrotoa edo nazka sortu. Begittan hartu juat zerbitzen egoten dan tipua. Ez juat begi bistan ikusteik be gura! (BB)

belarritaraino jarri. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida, ponerse las botas comiendo.

berbatu. ad. (Bestelakoak) hacer tongo. Zerbait jokoan egon eta arerioari irabazten utzi.

bere kasa. adlg. (Bestelakoak) a su bola, a su rollo.

berue emon. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek. Hoi dek berue ematen ai haizena! Nazkau inber nauk…!(AN)

bete-betean asmatu. ad. (Bestelakoak) dar en el clavo.

billaba. adj. (Bestelakoak) travieso/a.

bueltarik ez izan. ad. (Bestelakoak) no tener remedio.

buerda batean egon. ad. (Bestelakoak) estar sufriendo.

burutik behera kaka egin. ad. (Bestelakoak) tomar el pelo.

danak jorratu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

dardaizio. iz. (Bestelakoak) paliza.

desditxie. iz. (Bestelakoak) lio, bulla, jaleo. Bahuan han bullie ta desditxie motel!(AN)

dirua xahutu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

dixkurau. ad. (Bestelakoak) confundirse. Euskerako azterketan dixkurau in nitxunan galdera baten, ta irakaslie ezten konturau!(AN)

dixkuruen. adlg. (Bestelakoak) sin darse cuenta. Dixkuruen okerreko botoiei zapaldu nitxoan, ta kontaktu danak borrau ziztek mobilletik...(AN)

dizerdit. ad. (Bestelakoak) me la suda.

eleketan aritu. ad. (Bestelakoak) estar de palique.