Hiztegia: Bestelakoak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
piperrik ere ez jakin. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea. Ezer ez jakin.
piurie eduki. adj. (Bestelakoak) curioso, peculiar, extravagante. Hoi den piurie daukena horrek! Ibili inber din erropa hoyekin…!(AN)
porru eginda. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo.
Pot eginda egon/gelditu. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo, estar para el arrastre. Nik ezin diñat gehixo, pott einde geldiu naun! (AZK)
potrojorran. adlg. (Bestelakoak) tocándose los huevos. Alferkerian, ezer egin gabe. Egun guztia potrojorran pasatzen dau horrek!
potrotakoa hartu. ad. (Bestelakoak) llevarse una hostia. Zerbait gaizki ateratzearen ondorioz atsekabea sortu.
potruak zimurtu. ad. (Bestelakoak) rajarse, acojonarse, achantarse, echarse para atrás. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin. (BB)
potxokeye. adj. (Bestelakoak) desgarbado/a, dejado/a. Buztiñezko figura bat iten sayau naiz ta hoi potxokeye erten zatena!(AN)
soman egon. ad. (Bestelakoak) estar al loro, estar atento/a. Erne egon. (BB)
supixtailie. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) tocar los cojones. Zer haiz ba hi, supixtailie halakue! Hi etorri arte danok pake-pakien gatxaudean eta hi etorri ta danok diskusiyuen jarri gaituk! (AN)
susa. iz., adj. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) peleón/a.
talaian egon. ad. (Bestelakoak) estar al loro, estar atento/a. Erne egon. Talaixan egon biharko gaittun, bestela ez jonau txokolate berorik jango. (BB)
tirue in arte jan. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
tonto plantan. adlg. (Bestelakoak) sin darse cuenta. Akordatu/konturatu ere egin gabe. Tonto plantan mozkor galanta harrapau gendun. (AZK)
topollue eduki. ad. (Bestelakoak) tener un nudo en la garganta. Behingoz sentitze nuna esanber nitxoan baño eztarriyen topollue jarri zitean eta ez nitxoan ezerre esan…(AN)
tripejana euki. ad. (Bestelakoak) estar nervioso/a. Examinen aurretik kriston tripejana euki niñenan baño azkenien nahi ondo erten zitenan!(AN)
tutik ere ez jakin. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea. Ezer ez jakin. Hor jabik hori sasiletrauori dakixen moduan berba egitten, eta tautik be ez jakik. (BB)
txalanduta. adj. (Bestelakoak) mareado/a.
txapel oker. iz. (Bestelakoak) picolo.
txetu. ad. (Bestelakoak) cansarse.
txikiute. adlg. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) hecho polvo.
txikle einda egon. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaiti itxaroteaz gogaituta edo aspertuta egotea.
txiza belarrira egin. ad. (Bestelakoak) reirse a la cara, mofarse. Batek besteari nahi duen guztia egin. (BB)
Txo. iz. (Bestelakoak) colega. "Hi" esateko modu bat.
txoixue. iz. (Bestelakoak) hacer tongo.
txoro-haixie. adj. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Kriston txoro-haixie sartu zigunan eta dantzan ibili gitxiñañ jo ta ke!(AN)
txotildu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Txotildu hai hi! Eztek ba pentsauko bullaka hitzeiteatik arrazoie emango diatenik?(AN)
txupas. adj. (Bestelakoak) por el morro. Earki habil hi txapasien!(AN)
xakue. iz. (Bestelakoak) paliza. Kirolaren ondorioz leher eginda geratzea. Kriston xakaue hartu giñean mendira iyotzeakuen!(AN)
xalaitu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Xalaituai, hi! Ze presa daukek?(AN)
xehetuta egon. ad. (Bestelakoak) estar depre.
xemeikoik be egon . ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Atzo gastau nitxian diruak eta gaur xemeikoik pe nitxiok.
xixko inda eon. ad. (Bestelakoak) estar depre.
zakarrik ez euki. ad. (Bestelakoak) no tener pelas.
zanpantorta eman. ad. (Bestelakoak) quedarse cuadrado. Zanpantortie emate ziñenan, ez aurrea ta ez atzea!(AN)
zapua euki. ad. (Bestelakoak) coger manía, coger tirria, coger asco. Norbaitenganako gorrotoa edo nazka sortu. (BB)
zarrazoi. iz. (Bestelakoak) chaparrón.
zartaye. iz. (Bestelakoak) paliza.
zipot in. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
zisko eginda. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo. Egun osun lanin pasau diñat ta zisko einde natxion. (AZK)
ziztu putean. adlg. (Bestelakoak) pisar a fondo.
zulua. iz. (Bestelakoak) tumba.
zulue. iz. (Bestelakoak) cárcel.
zur eta lur geratu. ad. (Bestelakoak) flipar.
zurezko trajia jantzi. ad. (Bestelakoak) palmarla. Pertsona bat hil. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian direla etara juek. (BB)
zuritu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).