Hiztegia: Bestelakoak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
Elorrixo ikusi. ad. (Bestelakoak) pasarlas putas, pasarlas canutas, pasarlas moradas. Egoera larriak edo arriskutsuak igaro.
eltzetzu. iz. (Bestelakoak) picolo.
ematallie. adj. (Bestelakoak) generoso/a. Daukana errez ematen duena. Oso ematallie da nere iloba. Bere goxokiyek lagun danai eskeintze dizko.(AN)
erausian egon. ad. (Bestelakoak) estar de palique.
erdibitartekue. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) ni grande ni pequeño. Ez nakiñan ze talla beherko zun, ta erdibitarteko bat hartu nitxonan.(AN)
erregeari karta bat bidali. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin. Erregiei karta bat bieldu deutset eta gustora geratu naz.
errentia pagatzera juan. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin. Errentia pagatzera juan bihar juat, honek dittuk tripako miñak. (BB)
erretolikia euki. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek.
erteerie bota. ad. (Bestelakoak) soltar disparates. Kriston erteerak botatzetxin hire alaba txikiyek! Nahiko parre iteñau!(AN)
eruana jo. ad. (Bestelakoak) hacer la vista gorda.
euliak kontatu. ad. (Bestelakoak) estar en la luna.
fraille berbetia. iz. (Bestelakoak) palabras huecas. Hitz jario handia, baina ezer gutxi esaten duena. Gaztetxekuok Udaletxera juan gaittuk zerbait konpontzera, hala ta be, fraille berbetia besterik ez juau entzun. (BB)
fraketan sartu eziñik ibili. ad. (Bestelakoak) estar ufano/a. Pozez zoratzen egon; sarritan harrokeria puntu bat dauka. Fraketan sartu eziñik jabin disko bat grabatzeko esan dotsenetik. Badakin, munduko baterixa jotzailerik onena letxe. (BB)
ganbelako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo ematen den kolpea. Eskolako postikin ganbelakue hartu det. (AZK)
gaztako. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruaren atzealdean hartu edo ematen den kolpea.
gogue hankazpiyen. adj. (Bestelakoak) torpe, desgarbado/a, basto/a. Behingoz hasi inberko niki lanien baño… goue hankazpiyen!(AN)
gomaorruen ibili. ad. (Bestelakoak) pisar a fondo. Ziztu bizian edo oso azkar ibili autoarekin.
gorraizea eduki. ad. (Bestelakoak) hacerse el sueco. Gor pasakorra eduki zerbait entzutea ez denean komeni. Gorraixia ala? Hik ez dok entzun gura hiretako komenigarrixa ez danik! (BB)
gorri egon. ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Ordaindduko don heuk tragua, atzo gabian urten egin najonan eta gorri najaon gaur. (BB)
gorriak ikusi. ad. (Bestelakoak) pasarlas putas, pasarlas canutas, pasarlas moradas. Egoera larriak edo arriskutsuak igaro. Eskalatzera juan eta lurretik hogei metrora sokia apurtu jakuan; gorrixak ikusi giñuazen handik urtetzeko. (BB)
gorringo biko arrautzak euki. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) tener un buen par de cojones, tener los huevos bien puestos, ser un echado para adelante. Pertsona adoretsua, aurkako egoerei aurre egiten diena izan. Gizonezkoentzat erabili izan da. Gauzak gaizki urten arren, ez jok horrek atzera egingo: gorringo biko arrautzak jakazak-eta! (BB)
gotxo jarri. ad. (Bestelakoak) ponerse las botas comiendo.
haixeatuta egon. ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Harrotuta. Nei ez hai haixeatu, haiziek ti-ta bajakotxiat eta!(AN)
hanka-jokua etara. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, salir por patas. Alde egin. (BB) Lenguen sagarrak harrapatzea jun gitxinan goiko basarrire ta nagusiye azaldu zanien hoi den hanka-jokue atea genduna!(AN)
hanka-jotia etara. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, salir por patas. Alde egin. (BB)
haraxeiño. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
hariye segiu. ad. (Bestelakoak) seguir el rollo.
harro usaiña (euki). iz., ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Afankeria; harrokeria.
hartzekuekin etorri. ad. (Bestelakoak) pedir cuentas. Arrazoi gabe arrazoia daukan moduan azaldu. Ez daukak arrazoirik eta ez hadi neregana hartzekuekin etorri! (BB)
hau dek estanoie!. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) ¡vaya panorama!. Ni etxea presaka jun eta hoi da estanpie bilau nuna… bat zurrunkaka ta bestie telebisiyun aurrin atontaute!(AN)
Hi haiz andaluze!. ad., int. (Bestelakoak) bocazas, exagerado/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak. 50 pastel jan hituala?! Hi haiz andaluze! Seguru 5 ere ez hituala jan!(AN)
hi potro!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) "¡Eh tú!". Mutilei lagun artean esaten zaie. Hi potro! Ze kontatzeituk?(AN)
Hik flipau eitek!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡tú flipas!. Hiru buelta in ditukela gaur Xoxotea? Hik flipau itek! (AN)
hiletak jo. ad. (Bestelakoak) contar penas. Norbere penak kontatu. Bizi guztia hilletak joten ibili don, eta oin autoko karneta etaratzeko zortzi bidar kale egin eta gero, haundixauak joten jittun. (BB)
hiltzeko minutue falta. ad. (Bestelakoak) asfixiarse. Itota egon kirola egin ondoren. Hiltzeko minutue falta zian meta alleau zanin! Eskerrak gu han geunden!(AN)
hoi mobidie!. adj., int. (Bestelakoak) tener un marrón, rollo, chungo. Hoi mobidie eduki nuna gurasukin familiko bazkaira berandu alleau nitzelako!(AN)
hortzetakoa hartu. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) llevarse una hostia. Kixton hortzetakue hartu dik tipo horrek eskiatzen.(AN)
ipurdi agerin utzi. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).
ipurtzuloaño eon. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
irutxur egin. ad. (Bestelakoak) hacer tongo. Zerbait jokoan egon eta arerioari irabazten utzi. (BB) Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur egitten jok sarri-eta.
jai euki. ad. (Bestelakoak) no haber nada que rascar. Ezertarako aukerarik ez eduki. Hau penaltixau atezaiñak ez bajok geratzen, guriak egin jok, benetan jai jakagu partidua irabazteko. (BB)
jankaye. iz. (Bestelakoak) comilona.
japu. iz. (Bestelakoak) japo.
jota. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo, para el arrastre, jodido/a.
jota egon. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo. Fisikoki nekatuta, gorputz txarreko edo moral bajuarekin egon. Atzo neskiakin apartau nitzuan eta jota najaok, ez jakat barriketarako gogorik. (BB)
jotama. ad. (Bestelakoak) flipar.
junde eon. ad. (Bestelakoak) estar en la luna.
kabitu ezin. iz. (Bestelakoak) inquietud.
kaka burutik behera egin. ad. (Bestelakoak) reirse a la cara, mofarse. Batek besteari nahi duen guztia egin. Honek mutiko zapuok adarra jo ez, kaka burutik behera egitten joskune. (BB)
kaka egina egon. ad. (Bestelakoak) estar depre.