Hiztegia: Ezaugarri fisikoekin lotutakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

adarmotz. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pichacorta. Zakil txikia duen gizona (I)

ahuntz zahar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) viejales. 1. Pertsona zahartu samarra. 2. Bizar txikia duen gizona. (I)

antipar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gafotas. 1. Betaurrekoduna gaitzesteko iraina. (I)

apatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zarpa, manaza. Esku handia. Pluralean erabiltzen da sarritan. Horrek ez dittuk eskuak, horrek apatxak dittuk. (BB)

armatroste. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Handia eta indartsua.

atsomotz. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, macizorro, -a. Emakume gordina, osasun onaren itxura duena, emakume erakargarria, edade pixka batekoa izanik ere. Iturria eta adibideak: https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/hiztegizaharra/1565603899527-atsomotz

atsomotz. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a. Mozkotea eta zabal-antzeko emakume adintsua; emakume gizentxoa (https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/hiztegizaharra/1565603899527-atsomotz) Txikia, gizena eta sendoa (https://www.argia.eus/blogak/imanol-epelde/wp-content/uploads/2011/09/esanindarra1.pdf)

atzebikotx. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena.

atzezabal. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. Atzezabala don, baiña arpegi politta jakan. (BB)

azaburu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cabezón. Buru handia. Azaburu galanta jakak, baiña lepo gaiñian erabiltzeko bakarrik. (BB)

azaorriak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejones, orejotas. Belarri handiak. Horrekin azaorrixokin ez jaok bentiladore faltarik. (BB)

bainepalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a. Handia, argala eta luzea.

baldur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Handi-handia eta ibilera traketsa daukana. (BGP)

begi-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begiak alde ezberdinetara begira dituena. Heuri begira daguelakuan, aldemenera begiratzen jon horrek begiokerrorrek. (BB)

behia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

behor gaztie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a. Hoi dek behor gaztie!

belarri-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejón/a. Belarri handi-handiak dituena.

besamotza. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) de brazo corto.

bisigu begiak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ojos de clavo. Parranda egin ondoren, biharamunean geratzen zaizkigun begi gorri eta handituak. Zer, gaba osuan elektrikiakin sopletatzen ibilli haiz ala? Horrek dittuk bisigu begixak! (BB)

burduntzipalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a, palillo, alambre. Mehea eta luzea. (BGP)

burueskax. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a.

danborra. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga.

edarra. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a.

eperdisakuto. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. (BGP)

eperditxikola. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi gauzeztana duena. (BGP)

epo. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki ezereza. (BGP)

erdibitartekue. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) ni grande ni pequeño. Ez nakiñan ze talla beherko zun, ta erdibitarteko bat hartu nitxonan.(AN)

errape-handi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena

etxerako modukoa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a.

exkallu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena.

fiua baiño estuagua izan. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ser un palillo. Oso pertsona iharra izan. Eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (BB)

frontoia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) frente grande. Kopeta handia.

ganbara. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hi ganbaratik ondo al hao? (AZK)

ganbela. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hori ez dabil ganbelatik ondo. (AZK)

gauzeztan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, insignificante, enano/a. 1-Txikia. 2- Ez duena ezertarako balio.

gaztai. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Harri batekin gaztaian jo ezkero, lurrera joiak. (BB)

gerri buelta edarra izan. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tener michelines. Mamiak soberan eduki.

ginbalet. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. Argal tipo barregarria duena. (BGP)

girgilluak euki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tener michelines. Mamiak soberan eduki. Gimnasiora juaten hasi bihar nok, honek girgilluok kentzeko, laster jatok udia-eta. (BB)

griñak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia.